4 ene 2011

BREAKING NEWS

 
Bi minutuko bideo hau Ameriketako albistegi baten zati bat da bat da eta  AEBetako kaleetan zehar dabilen hartz baten abentura kontatzen da.
Berriari sarrera emateko kazetariak daturik garrantzitsuenak ematen ditu era arin eta argi batean baina alarma ere adierazten du. Hitz egiten duen bitartean, airetik hartutako  hartzaren irudiak ematen ditu.  Ondoren, hatza kaleetatik ikusi duten auzikideen deklarazioak eta irudiak ematen dira. Hauetan beti ikusi daiteke deklarazioak egiten dituztenen jatorria, izan ere, lekukoetako batek AEBetako bandera du bere atzean. Gero poliziek eta suhiltzaileek egindako lana aipatzen du.
Behin egoeraren sarrera eta testuingurua azalduta, albistearen tokian dagoen berriemaile bereziari ematen diote sarrera egoeraren azterketa sakonagoa egiteko. Gainera, aditu baten laguntza ere izango dute. Honek aurretik agertutako estatistika batzuen zergatiak azalduko ditu. Horren ostean bi ikus-entzulek bidalitako iritziak sartzen dituzte,  ikusleek duten iritziei garrantzia emanez. Azkenik,  berriz ere berriemaile bereziarekin egiten dute konexioa azken orduko informazioa emateko. Informazioaz aparte,  egoera horiek saihesteko irtenbideak azaltzen ditu, eta behin  egoera horretan aurkitu ezkero zein izango litzateke erantzunik onena ere esaten du. Bukatzeko estudioko berriemailea agertuko da berriro berriari bukaera emateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario