30 dic 2010

Hau al da elkarrizketa on bat egitea?



Kazetaritza lezioak

Manu Redondok, irribarrea ahoan, zenbait galdera egiten dizkio Perurenari, denak edo ia denak katxondeo antzean. Perurenak, ordea, serio hartzen ditu kazetariak mahai gainean jartzen dituen gaiak. Redondo Perurena “ziztatzen” saiatzen da, morrozko euskalduna jokoan sartuko delakoan. Perurenarentzat, ordea, eztabaidatzen diren gaiak oso serioak dira eta ez da Redondoren jokoan erortzen. Aldiz, lezio ederrak ematen dizkio elkarrizketariari.

Interneti eta sare sozialei eskertu nahi izan diet 170.000 mila pertsonak baino gehiagok bideoa ikusi izana. Izan ere, askori ahoa berotzen zaio kazetariak kritikatzen dituenean, eta bideoak balio du, hain zuzen, kazetari batek egin behar ez duena edo kazetaritza ez dena agerian uzteko. Gure burua kazetaritzat dugunok gogoan izango ditugu unibertsitate garaiko dozena erdi lezio. Horietako bat aipatuko dut nik, gaiarekin zerikusia duena eta alboan kazetaritza ikasle bat banu aipatuko niokeena: ”jakin behar duzu elkarrizketak ondo prestatu behar direla, baina ez duzunez denborarik izango, tentuz joan eta zentzuz jokatu; osterantzean, elkarrizketatua haserraraziko duzu, barregarri utziko zaitu eta elkarrizketa gabe itzuliko zara".

Egia da ere telebista kate horretako agintariak pozik egongo direla. Redondok Perurenari egin zion elkarrizketak eta Perurenak Redondori eman zizkion lezioak, interneten zintzilikatu zen egun horretan behintzat, ETB 1eko Gaur Egunek baino ikusle gehiago izan baitzuen. Helburua bete zuten, baina zirkuko biribilean eman duten jendaurreko irudia beste kontu bat da.

28 dic 2010

ETA GEHIAGO!!



MIKEL AYESTARAN


Hemen dituzue Mikel Ayestaranen Bloga eta Youtubeko canala:
http://abcblogs.abc.es/salamagur/articulos
http://www.youtube.com/mikelayestaran?gl=ES&hl=es




Mikel Ayestaran kazetaria, Leioako unibertsitatean egon zen pasaden hilabetean hitzaldi bat ematen. Ayestaran, gerra berriemailea da eta El Líbano, Siria, Afganistán, Irak, Pakistán edo Irán moduko lurraldeen berriak lantzen ditu, eta hori da hain zuzen ere gehien gustoko duena. Berria ez bakarrik kontatzea, baizik eta zuzenean bizitzea.

Beasainen jaioa, Nafarroan egin zituen kazetaritza ikasketak eta bukatu ostean, Diario Vascoko erredakzioan egin zuen lan bost urtez. Honen ondoren, motxila hartu eta nazioarteko berriak ematen hasi zen gogotxu.

Katrina hurakanak New Orleans kaosean murgildu zuenean, Ayestaranek nazioarteko berriemaile moduan egin zuen lehenbiziko agerraldia. Dirudienez lana gustatu zitzaion eta proiektua aurrera eramatea erabaki zuen. Jarraian, Iranera joan zen krisi nuklearrari buruz informatzeko.Ondoren,Libanora eta azkenik,Afganistanera talibanen ofentsibaren berri emateko.

Ayestaranen azkeneko urte hauek oso gogorrak izan dira. Baina dirudienez kazetari gazte hau honetarako jaio da eta ez dut uste bulego batera bueltatuko denik. Ez hurrengo egunetan behitzat.

Gainera 2009an kazetaritzako sari Internazionada jaso zuen eta berriemaile berezi hoberena izendatu zuten gatazka eremuetan egindako lanengatik.




27 dic 2010

Seasons- New Mountain Bike Film teaser from the Collective



The Collective SEASONS dokumentalean 7 lagunek osatutako txirrindulari talde batek bizi izan dotizten egoeran ikusten ditugu. Dokumentalek egiten digun ibilbidetik zehar urteko lau urtaroetatik pasatuko gara. Hau da hain zuzen ere dokumentalaren tituluaren jatorria. SEASONS-URTAROAK

Dokumentala, indarra eta energia helarazten dio ikusleari.Gainera musikak eta konposaketa bisualak kirolariek egiten dituzten tira-birak posible bada ikaragarriago bihurtzen dituzte. Plano oso onak ditu bideo honek: gertukoak, urrutikoak, ikuspegi desberdinekoak... eta nabaria da plano hauek grabatzea ez dela bat ere erreza izan behar eta soinuaren, irudiaren eta argiaren aldetik bikaina da dokumentala.

Hala ere zuek ikusi eta zuen IRITZIA EMAN!!

23 dic 2010

LIVE STREAM



http://www.livestream.com/
STREAMING
Streaminga Internet bidez egiten den bideo eta soinuaren banaketan datza. Aurregrabatutako fitxategiak edo zuzenean eskainitakoak izan daitezke. Modu honetan erabiltzaileak nahi duenean erreproduzitu dezake fitxategiak.

FUNTZIONAMENDUA

* Zerbitzariaren aldetik

Kodetzaileak, fitxategiak sortzen ditu. Web zerbitzariak, fitxategi horiek sarean jartzen ditu. Streaming zerbitzaria, fitxategiak bidaltzen ditu.

* Bezeroaren aldetik

Arakatzaile arrunt bat eta erreproduzitzeko aplikazio laguntzaile bat besterik ez da behar. Lehenengoa eskaerak egiteko streaming zerbitzariari eta bigarrena fitxategia erreproduzitzeko.

Fitxategi bat erreproduzitzeko, arakatzailearekin, aukeratutako weban, fitxategiaren eskaera egiten du web zerbitzariaren bitartez eta honek metafitxategia bueltatzen dio arakatzaileari. Azken honek erreproduzitzaileari metafitxategia pasatzen dio. Erreproduzitzaileak streaming zerbitzariarekin komunikazioan hasten da RTSP(kontrolerako kanala) protokoloaren bitartez. Hau datu basera jotzen du fitxategiaren bila eta RTP/RTCP (soinu eta bideo kanala) pasatzen dio erreproduzitzaileari. Erreproduzitzailea bufferizazioaren bitartez, datuak jasotzen dituen heinean erreproduzitzen doa. Eta zuzeneko streaming-a baldin bada, streaming zerbitzaria zuzenean kodetzailearekin jartzen da komunikazioan, datuak jasotzeko sare lokal edo konexio zuzen baten bitartez.

ESTRATEGIAK
Hemen agertzen dira streaming arazoak gainditzeko bi estrategia.

CDN sistemak: Honen ideia da edukiak erabiltzaileei hurbiltzea CDN zerbitzarien bitartez. Eduki hauek zerbitzari gehienetan banatzen dira. Hemen erabiltzaile batek eskaera bat egiten duenean DNS-aren bitartez erabakitzen da zein den CDN zerbitzari egokiena erabiltzailearentzat.

P2P sistemak: Bere funtzionamendua azken finean da sare bat non erabiltzaile guztiak dira bezero/zerbitzari. Hau da, eskaera bat dagoenean edukia banatzeko, erabiltzaile bakoitza bere ondokoei banatzen die eta hauek beraien ondokoei eta horrela denbora guztian. Honek egiten du gero eta eskaera gehiago egotean gero eta hobetoago funtzionatzea, sistema eskalabilidade handiarekin bihurtuz.

19 dic 2010

ADI KEN 7-REN BERRIARI!! : "ITSASOA GARA"



Jon Mikel Arronategik eta Eñaut Elorrietak sortu zuten Ken Zazpi, 1996ko udazkenean, Gernikan (Bizkaia). Biak herriko beste bi talde ezagunetan aritzen ziren orduan, Exkixun eta Lugarrin, hurrenez hurren. Gor disketxearen Aurtengo gorakada bildumaren lehen aleak eman zuen Ken Zazpiren berri 1997an, "Bi eta bat" abestiaren bidez. Baina 2000. urtera arte ez zioten taldeari behar bezalako arreta eskaini. Orduan gainontzeko taldekideak batu ziren -Igor Artzanegi (baxua), Beñat Serna (gitarra), Iñaki Zabaleta (teklatuak) eta Jon Fresko (bateria)- eta lehenengo maketa grabatu zuten Muxikan (Bizkaia), Iñaki Uoho Platero y Tú taldeko gitarristaren estudioan eta Jose Alberto Batizen (Akelarre, Tapia eta Leturia Band, Fito y los Fitipaldis...) laguntzarekin.

Estraineko lana 2001ean kaleratu zuten, Atzo da bihar (Gor), eta arrakasta itzela izan zen. Guztira 20.000 ale baino gehiago saldu ziren, eta taldea Euskal Herrian oso ezaguna egin zen. "Zenbat min" abestiak ate asko ireki zizkion, baita Lugarri taldearen "Ezer ez da betiko" abestiaren birmoldaketak ere. Gainera, beste bi bertsio dakartza diskoak, Pennywise ("Larrun") eta Muse ("Irri bat") taldeenak. Bi urte eman zuten lan hau zuzenean aurkezten eta 2003ko apirilean Bidean(Gor) argitaratu zuten. Aurrekoa baino soinu gogorragoa du, rockzaleagoa, baina Ken Zazpiren musikaren esentzia den melodia albo batera utzi gabe. Esan daiteke aurrerapausoa izan zela bigarren diskoa, taldea bere potentzialean sinesten hasi zen eta kontzertu asko eskaini zituen, "nahi adina", taldekideen hitzetan. Gor diskoetxearen arabera, disko honetatik 18.000 ale saldu ziren.

2005ean zuzeneko disko akustiko bat grabatu zuten Andoaingo Garate estudioan, publikoaren hurbiltasuna sentituz. Gelditu denbora (Gor, 2005) diskoak Ken Zazpiren soinua moldatzeko balio izan zuen, eta beste mota bateko apainketak lantzeko: "Guretzako erronka berri bat izan da. Aurreko bi diskoekin nolabaiteko soinu propioa finkatu genuen eta akustiko izate honek erosotasuna aparte utzi eta motibazioa berpiztu digu zentzu guztietan. Beste tinbre batzuk bilatu ditugu, perkusioarekin, mandolinarekin... Agian, aurreko diskoko "Ilargia" eta "Haizea" kantuekin esploratu genuen bide hori azken muturreraino eraman dugu" (1). Disko honi esker Herrialde Katalanetan oso ezagunak egin ziren, eta hori dela eta, bi kantu katalaneraz grabatu zituen Eñaut Elorrietak, "La lluna" ("Ilargia") eta "Poema dels oprimits" ("Zapalduen olerkia"), hango merkaturako espreski egindako berrargitalpen batean. Disko honek marka guztiak apurtu zituen Euskal Herrian eta agertoki berrietara heldu zen taldea, ohikoak zituen herrietako plaza eta aretoetan aritzeaz gain Arriaga, Gayarre eta Principal antzokietan eta Kursaalen jo baitzuen.

Disko honen biraren barruan, 2006. urtean Catalunya-Euskadi futbol partidako atsedenaldian aritu ziren, 70.000 pertsonaren aurrean, Bartzelonako Nou Camp zelaian. Gainera, besteak beste, Amaral, Sidonie eta Bunbury bezalako artistekin Sopa de Cabra talde katalanaren omenezko diskoan parte hartu zuten, "Instant del temps" abestia moldatuz.





2007an, eta diskoetxez aldatu ostean -Gor utzi eta Oihukarekin sinatu zuten-, bueltan etorri zen Ken Zazpi, Argiak deituriko lanarekin. Rafa Sardina ekoizlearen gidaritzapean grabatu zuten Los Angelesen (AEB), eta beraien aburuz, brit-pop, power-pop eta rockaren ukituak ditu. "Gustuko dugu kanpoko musika entzutea eta, dudarik gabe, hemengoa ere bai. Bai kanpoko zein bertako eraginak izatea osasungarria da, beti ere eragin horrek jaten ez zaituen bitartean. Zure nortasuna eta izatea indartzeko balio dute, baina, dudarik gabe, berezko zerbait izan behar da" (2). Ekoizpen aldetik ez du aurrekoen antzekotasun handirik, askoz landuago da eta euskal talde gutxik lortu ahal duten soinua du. Argi gama ezberdinez beteriko diskoa da, Ken Zazpiren pertsonalitate anitzean sakontzen duena.

Disko hau Durangoko Plateruena Kafe Antzokian aurkeztu zuten lehen aldiz zuzenean, Euskal Liburu eta Disko Azoka ospatzen ari zen egunetan hain zuzen ere. Gero, Euskal Herrian zehar jarraitu zuten bira, berriz ere Arriaga antzokian eta Kursaal auditorioan joz, besteak beste. Bira Donostiako Viktoria Eugenia antzokian amaitu zuten 2009ko urtarrilaren 3an, eta kontzertu hura grabatu egin zuten KenZazpi Urte Zuzenean diskoan argitaratzeko. Horrekin batera, taldearen ibilbidea irudiz jasotzen duen dokumentala osatu zuten DVDan argitara emateko. Lana plazaratzeko autoekoizpenera jo zuen Ken Zazpik, Argiak Diskak zigilua sortu baitzuen.

ZER DA XEHETASUN PLANO BAT?



Gorka Palaziok, EHU-ko irakasleak honela azaldu zuen xehetasun planoa:

Xehetasun planoan objektu edo gorputz baten parte bat agerian uzten dugu gure kamera zati edo parte horretara hurbilduz. Enfasia eragiteko planoa da eta normalean ez dugu maiz erabiliko baldin eta ikuslea nekatu nahi ez badugu. Bideo labur hau lagungarria izan daiteke xehetasun plano bat erakusten dizuedalako.

CARLOS FERNANDEZ LIRIA - AMERIKAKO KONKISTA

Oraingoan Carlos Fernandez Liriari egindako elkarrizketari buruz idatziko dut. Bai edukiari buruz eta bai bideoaren ezaugarriei buruz.
Hona hemen elkarrizketaren bideoa.


Edukiari dagokionez, oso elkarrizketa interesgarria iruditu zait eta Fernandez Liriak oso argi azaltzen ditu bere ideiak. Hasieran Amerikako konkistari buruz hitz egiten du. Hala ere, konkista hau inbasiotzat jotzen du alegia.Ondoren, gertakizun honen ondorioz gaur egun herrialde batzuen arteko nazioarteko harremanak azaltzen ditu.

Bestalde, bidearen egiturari eta edizioari begira, elkarrizketaren edukiaren aberastasuna ez dator bat bideoaren irudi kalitatearekin. Argiztapen eta irudien konposizio aldetik zerbait falta zaiola uste dut.
Argia ez da bat ere naturala. Hizlariak argi gehiegi du atzeko partean, ondorioz hau ilunpean geratzen da batzutan. Eta elkarrizketatuak mugimendu bat egiten duen bakoitzean, itzalak agertzen dira edonon.

Beste alde batetik, soinua ere ez da bat ere ona. Elkarrizketa osoan oso desatsegina den atzeko soinu konstante bat entzun dezakegu eta honek Carlos Fernandezek esaten ari denari interesa kentzen dio. Ikuslea ez badago eroso bideo bat ikusten, seguruenik kenduko du nahiz eta elkarrizketatutakoak esaten ari dena oso interesgarria izan.

Batzutan, elkarrizketa astunegia suertatzen da eta horretarako egileek tartekako irudiak jarri dituzte. Honek nolabaiteko arintasuna ematen dio bideoari baina ez da nahikoa beti bueltatzen garelako plano berdinera eta honek monotonia pisutsu bat sortu dezake. Kasu honetan, Carlos Fernandez Liriaren plano desberdinak jarri izanak elkarrizketa azkoz ere interesgarriagoa suertatu izango zuen.

Nire ustez pena bat da bideoaren kalitatearen eta elkarrizketaren deskonpentzazio hau. Argiak, soinuak eta edizio monotonoak interes handiko gaia, aspergarria bihurtu duelako kasu batzuetan.

18 dic 2010

LAU LAGUN ETA BIDE BAT!

Locura Masiva - Medios de Comunicación - Dominar El Mundo



Telebista, irratia, egunkaria, internet...Informazioa dugu non-nahi gaur egun eta askotan itsuturik sinetsi egiten dugu hedabideetan azaldutakoa.

Azkeneko hamarkadetan telebista bihurtu da etxeetako jaun eta jabe. Honek erosotasun handia ekarri du gizartean. Zertarako landuko dugu eginda dagoen iritzia?
Eta hori oso kezkagarria da, izan ere ititzi hauek guretzat sortzeko prest dauden azko eta azko daude.
Zergatik? Bideoak asrgi esaten du :"komunikatzen jakitea, mundua kontrolatzen jakitea da"

Kaixo irakurleok!

Gaur nire lehenengo blog-a sortu dut eta interesgarria eta zuen gustukoa izatea espero dut!
HASI GAITEZEN
!