30 dic 2010

Hau al da elkarrizketa on bat egitea?



Kazetaritza lezioak

Manu Redondok, irribarrea ahoan, zenbait galdera egiten dizkio Perurenari, denak edo ia denak katxondeo antzean. Perurenak, ordea, serio hartzen ditu kazetariak mahai gainean jartzen dituen gaiak. Redondo Perurena “ziztatzen” saiatzen da, morrozko euskalduna jokoan sartuko delakoan. Perurenarentzat, ordea, eztabaidatzen diren gaiak oso serioak dira eta ez da Redondoren jokoan erortzen. Aldiz, lezio ederrak ematen dizkio elkarrizketariari.

Interneti eta sare sozialei eskertu nahi izan diet 170.000 mila pertsonak baino gehiagok bideoa ikusi izana. Izan ere, askori ahoa berotzen zaio kazetariak kritikatzen dituenean, eta bideoak balio du, hain zuzen, kazetari batek egin behar ez duena edo kazetaritza ez dena agerian uzteko. Gure burua kazetaritzat dugunok gogoan izango ditugu unibertsitate garaiko dozena erdi lezio. Horietako bat aipatuko dut nik, gaiarekin zerikusia duena eta alboan kazetaritza ikasle bat banu aipatuko niokeena: ”jakin behar duzu elkarrizketak ondo prestatu behar direla, baina ez duzunez denborarik izango, tentuz joan eta zentzuz jokatu; osterantzean, elkarrizketatua haserraraziko duzu, barregarri utziko zaitu eta elkarrizketa gabe itzuliko zara".

Egia da ere telebista kate horretako agintariak pozik egongo direla. Redondok Perurenari egin zion elkarrizketak eta Perurenak Redondori eman zizkion lezioak, interneten zintzilikatu zen egun horretan behintzat, ETB 1eko Gaur Egunek baino ikusle gehiago izan baitzuen. Helburua bete zuten, baina zirkuko biribilean eman duten jendaurreko irudia beste kontu bat da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario