19 dic 2010

CARLOS FERNANDEZ LIRIA - AMERIKAKO KONKISTA

Oraingoan Carlos Fernandez Liriari egindako elkarrizketari buruz idatziko dut. Bai edukiari buruz eta bai bideoaren ezaugarriei buruz.
Hona hemen elkarrizketaren bideoa.


Edukiari dagokionez, oso elkarrizketa interesgarria iruditu zait eta Fernandez Liriak oso argi azaltzen ditu bere ideiak. Hasieran Amerikako konkistari buruz hitz egiten du. Hala ere, konkista hau inbasiotzat jotzen du alegia.Ondoren, gertakizun honen ondorioz gaur egun herrialde batzuen arteko nazioarteko harremanak azaltzen ditu.

Bestalde, bidearen egiturari eta edizioari begira, elkarrizketaren edukiaren aberastasuna ez dator bat bideoaren irudi kalitatearekin. Argiztapen eta irudien konposizio aldetik zerbait falta zaiola uste dut.
Argia ez da bat ere naturala. Hizlariak argi gehiegi du atzeko partean, ondorioz hau ilunpean geratzen da batzutan. Eta elkarrizketatuak mugimendu bat egiten duen bakoitzean, itzalak agertzen dira edonon.

Beste alde batetik, soinua ere ez da bat ere ona. Elkarrizketa osoan oso desatsegina den atzeko soinu konstante bat entzun dezakegu eta honek Carlos Fernandezek esaten ari denari interesa kentzen dio. Ikuslea ez badago eroso bideo bat ikusten, seguruenik kenduko du nahiz eta elkarrizketatutakoak esaten ari dena oso interesgarria izan.

Batzutan, elkarrizketa astunegia suertatzen da eta horretarako egileek tartekako irudiak jarri dituzte. Honek nolabaiteko arintasuna ematen dio bideoari baina ez da nahikoa beti bueltatzen garelako plano berdinera eta honek monotonia pisutsu bat sortu dezake. Kasu honetan, Carlos Fernandez Liriaren plano desberdinak jarri izanak elkarrizketa azkoz ere interesgarriagoa suertatu izango zuen.

Nire ustez pena bat da bideoaren kalitatearen eta elkarrizketaren deskonpentzazio hau. Argiak, soinuak eta edizio monotonoak interes handiko gaia, aspergarria bihurtu duelako kasu batzuetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario